Sherpa.ai Recommendation and Predictive AI zure produktuetan edo zerbitzuetan txerta ezazu, erabiltzaile bakoitzarentzako edukiak pertsonalizatzeko
Sherpa.ai Recommendation and Predictive AIk esperientzia pertsonalizatua eskaintzen du, benetako balio komertziala ematen duena, iragarpenak egiteko eta zure erabiltzaileei gomendio baliotsuak emateko gaitasuna emanez, haien beharrei aurrea hartuz. Sherpa.ai Recommendation and Predictive AI zenbait Software as a Service (SaaS) APIk osatzen dute, edozein eredurekin integratzeko errazak direnak eta zure produktu eta zerbitzuetan txerta daitezkeenak, end-to-end zerbitzu arin eta erabilerraza eskainiz.
Recommendation AI
-
Custom Content Recommendation API:
Produktuen gomendio oso pertsonalizatuta eskalan eskaini nahi dituzten enpresei zuzenduta, Sherpa.ai Custom Content Recommendation-ek aukera ematen dizu produktuen eta zerbitzuen ad hoc gomendioak sortzeko eta zure negozioaren arauak parametrizatzeko.
Sherpa.airen gomendio orokorreko asmo anitzeko teknologiari esker, zure produktu eta zerbitzuen katalogoan gomendioak sar ditzakezu, hala nola:
- Albisteak
- Musika
- Filmak
- Edozein motatako txikizkako produktuak
- Eta beste hainbat...
Albisteak
Musika
Filmak
Merkataritza
Beste
Use Cases
Entretenimendua areagotu ezazu, telebista eta filmen eduki pertsonalizatuko gomendioen bidez
Sherpa.ai Recommendation and Predictive AI erabilita, gailu anitzeko ikuste-aukerak eskaintzen dituen telebista-zerbitzuaren hornitzaile batek bere erabiltzaileentzako gomendio pertsonalizatuak sortuz, balioa gehitu diezaioke bere negozioari.
Erabiltzaileak informatuta eduki, albisteen gomendio aurrefabrikatuekin
Sherpa.ai Recommendation and Predictive AI erabilita, gailu eta plataforma ugariko erabiltzaileak dituen ordenagailu enpresa batek balioa gehitu diezaioke bere negozioari, albisteen gomendio pertsonalizatuak sortuz.
Moda pertsonalizatua eta denbora errealean
Sherpa.ai Custom Content Recommendations erabiliz, arropa saltzen duen enpresa batek bezeroei artikulu pertsonalizatuak iradoki diezazkieke, baita bezeroei multzo bat sortzen lagundu ere, aurretik harremanak izan dituen produktuetan oinarrituta: erosi ditu, ikusi ditu, klik egin die, partekatu ditu, erosketa-poltsan edo bere desio-zerrendan gehitu ditu, e.a. Gainera, bezero batek jaka bat gehitzen badio bere erosketa-poltsari, enpresak cross-selling ekintzak egin ditzake, produktu osagarriak eskainiz.
Prebuilt Recommendation API:
Sherpa.ai-k domeinu-bilduma bat eskaintzen du kasu arruntetarako, bere datu eta edukiekin. Funtzionalitate honek Sherpa.ai domeinu bildumako gomendioak zure sistema eragileetan txertatzea ahalbidetzen du. Gure domeinuak eta hautatutako edukia erabiltzeak aukera ematen dizu erabiltzaileei testuinguruaren araberako gomendioak emateko, beren gustuetan eta kokapenean oinarrituta, honako hauei buruz:
- Berriak
- Kirolak
- Filmak
- Telebista
- Eguraldia
- Jatetxeak
- Eta beste hainbat...
Sherpa.ai-n eskuragarri dauden Prebuilt Recommendation API eremuak
Janaria
Albisteak
Kirolak
Entretenimendua
Filmak eta antzerkia
Eguraldia
Telebista programazioa
Predictive AI
-
Next Place Prediction API:
Sherpa.ai erabil ezazu, erabiltzaile baten hurrengo posizioa aurreikusteko, bere eguneroko errutinaren arabera. Testuinguruaren berri duen Sherpa.ai kokalekua iragartzeko teknologiarekin, interesguneak ondoriozta ditzakezu (Etxea, Lana, edo Aisialdiko hainbat interesgune), informazio historikoa eta erabiltzailearen ohiturak erabiliz, eta aukera ematen dizu bere kokapenean oinarritutako iragarpenak egiteko.
Gomendioak egiteko, iragarpenak egiteko, eta egungo egoera gainditu ahal izateko, Machine Learning teknikak, eta teknika Baiesiarrak eta Konputazionalak konbinatzen dituzten eredu hibridoak garatu ditu Sherpa.aik, besteak beste, Sare Neuronalak, Random Forest edo Aldakor Latenteen Ereduak.
Ibilgailuetan entretenimendu-sistemak dituzten automobil-markek balioa erants diezaiekete beren negozioei, ibilgailuan iradokizun pertsonalizatuak eta iragarleak sortzen baitituzte erabiltzaileentzat. Erabiltzaile batek helmuga jakinetara ordu zehatzetan bidaiatzeko joera badu, autoaren entretenimendu-sistemak ezagutza hori erabil dezake helmuga eta jarraibideak iragartzeko. Sherpa.ai Predictive AI erabiliz, fabrikatzaileek mantentzea kontrolpean dagoela ziurta dezakete, makina batek jasan duen lan-kargan eta jarduera-denboran oinarrituta, ikuskapena eta mantentze-lanak noiz behar dituen aurreikusiz. Aldez aurretik lantegiko buruak ohartaraziz ekoizpen-arazoak saihesteak, gelditasun gutxiago eta produkzio-ordutegi estuagoa esan nahi du. Sherpa.ai Predictive AI inplementatuz, hotelak erreserbatzeko webgune batek bezero bakoitzarentzat zein aukera diren egokienak aurreikus dezake, dagoeneko kontsultatu dituen ostatuetan oinarrituz eta bere hurrengo klika aurreikusiz. Ihesaldi egokia iragartzeak esperientzia sinpleagoa eta lasaiagoa eskaintzen dio erabiltzaileari bere bidaia erreserbatzean.Use Cases
Helmugei aurrea hartu, hurrengo lekuaren iragarpen pertsonalizatuekin
Mantentze prediktiboa
Ihesaldi perfektua iragartzea