Ohiko galderak

Noiz jasoko dut faktura?

API baten ordainketa-plan baten harpidetzean edo planez aldatzean, Sherpa.aik une horretan bertan hileko gainerako denboran hainbanatutako faktura bat egingo du. API bakoitzaren ondorengo ordainketa errepikariak automatikoki fakturatuko dira zure txartelean hilaren lehen egunean. Faktura berrienak zure Fakturazio-historian kontsultatu eta deskargatu ditzakezu.

Adibidez, 30 eguneko hilabete baten 16an, 49€ko plan baten harpidetu bazara, une horretan faktura bat egiten da, gainerako 15 egunetarako hainbanatuta. Ondoren, 49€ kobratuko litzaizkizuke hilabete bakoitzeko lehen egunean.

BEZa prezioaren barne dago?

BEZa ez da plan publikoen pricingean sartzen. Gure fakturazio-sistemak kontuan hartuko du faktura sortzeko orduan, honako hauen arabera:

  • Enpresa edo azken hartzailea Espainian: % 21eko BEZa.
  • Europar Batasunaren barruan operadore gisa erregistratutako enpresa: % 0ko BEZa.
  • Europar Batasunaren barruan operadore gisa erregistratu gabeko EBko enpresa kidea edo azken hartzailea: azken hartzailea edo enpresa erregistratuta dagoen EBko estatu kideko BEZa.

Nola gordetzen da nire txartelaren informazioa?

Sherpa.aik Stripe erabiltzen du ordainketa guztiak prozesatzeko. Zure txartelaren datuak ez dira inoiz gure zerbitzarietan gordetzen.

Jasotako datuak beste norbaitekin partekatuko dira?

Ez! Ez ditugu inoiz zure datuak beste inorekin partekatuko. Zure datuen jabetza zeuk mantentzen duzu beti.

Ordaintzeko zer bide onartzen dira?

Kreditu eta zor txartelak onartzen ditugu, Visa, Mastercard, Discover, American Express, Diners Club, JCB eta UnionPay barne.

Zer gertatzen da nire muga gainditzen badut?

Free eta Pro planek eskaeren eta erabiltzaileen mugak dituzte, eta muga horiek ezin dira gainditu. Zure oraingo plana Free bada eta eskaeren edo erabiltzaileen mugara iritsi bazara, jarraitzeko upgrade bat egin dezakezu. Zure oraingo plana Pro bada eta eskaeren edo erabiltzaileen mugara iritsi bazara, gurekin harremanetan jar zaitez zure beharretara egokitutako Enterprise plan bat kontratatzeko.

Zein da eskaeren muga?

Eskaeren muga aukeratu duzun planaren araberakoa da. Free planak hilean 1.000 eskaera egiteko aukera ematen du, Pro planak hilean 60.000 eskaera egiteko aukera ematen du, eta Enterprise planak zure beharretara egokitzen den eskaera kopurua hautatzeko aukera ematen dizu. Zure kontuan sartu eta Planak atalean ikus ditzakezu zure egungo planak. Oraindik erregistratu ez bazara, begiratu produktu bakoitzaren Pricing atalari.

Zein da erabiltzaileen muga?

Erabiltzaileen muga aukeratu duzun planaren araberakoa da. Free planak guztira 10 erabiltzaile ahalbidetzen ditu, Pro planak guztira 10.000 erabiltzaile, eta Enterprise planak zure beharretara egokitzen den erabiltzaile kopurua hautatzeko aukera ematen dizu. Zure kontuan sartu eta Planak atalean ikus ditzakezu zure egungo planak. Oraindik erregistratu ez bazara, begiratu produktu bakoitzaren Pricing atalari.

Nola egin dezaket upgrade edo downgrade?

Zure edozein harpidetzaren upgrade bat egiteko, alta hartu behar duzu edo zure erabiltzailearen kontu pribatuan sartu, Planak begiratu eta zure beharretara egokitzen den aukera aukeratu.

Downgrade bat egiteko, bidali zure eskaera laguntza bidez. Laguntza-inprimakian Request Type: "Planez aldatu" aukeratu, aukeratu dagokion APIa eta idatzi downgrade horren arrazoia.

API bakar baten egin dezaket upgrade eta besteetan Free plana erabiltzen jarraitu?

Jakina! Zure beharretara egokitzen diren planak aukera itzazu.

Non aurki ditzaket integratzen hasteko behar diren dokumentuak?

APIen erreferentzia guztiak zure kontuan aurki ditzakezu, baita produktu-orrialdeetan ere.

Zein da Prebuilt Recommendation API eta Custom Content Recommendation API-en arteko ezberdintasuna?

Prebuilt Recommendation APIk aukera ematen dizu Sherpa.airen domeinu-bildumako gomendioak gehitzeko eta zure sistema eragileekin integratzeko; aldiz, Custom Content Recommendation APIk ad hoc gomendioak eraikitzeko aukera ematen dizu, zeure produktuen eta zerbitzuen katalogoa erabiliz.

Adibidez, komunikabide batek bere bezeroei Jatetxeak edo Ekitaldiak gomendatu nahi badizkie, Prebuilt Recommendation API bidez egin dezake.

Ostera, komunikabide horrek bere bezeroei bere albisteak gomendatu nahi badizkie, Custom Content Recommendation API bidez egin dezake.

Bezeroarekiko arretarekin nola jar naiteke harremanetan?

Bidal iezaguzu mezu bat Laguntza inprimakiaren bidez eta lagunduko dizugu. support@sherpa.ai helbidera ere idatz diezagukezu.