Sherpa.airen Elkarrizketarako Adimen Artifizialaren azpiegitura eta kontrol-panelarekin, garatzaileek haien textuinguruaren araberako laguntzaileak edo chatbotak eraiki ditzakete

Sherpa.ai Conversational AI, ahots edo testu bidez funtzionatzen duten chatbotak eta elkarrizketa-laguntzaileak eraikitzeko API zerbitzua da. Elkarrizketarako eta hizkuntza naturala ulertzeko funtzioak eskaintzen ditu, existitzen diren aplikazioetan edo aplikazio berrietan txerta daitezkeenak. Zeure produktu eta zerbitzuekin erlazionatzeko modu berriak eman itzaiezu erabiltzaileei, ahots eta testu bidezko elkarrizketarako interfazeak sortuz, dauden eremuak erabiliz zein eremu propioa sortuz.

Sherpa.ai Conversational AIrekin, zeure laguntzailearen kudeaketa osoa izan dezakezu, honako hau ahalbidetzen dizuna:

  • Mezuak azkar eta zehatz ulertu
  • Machine Learning erabili, zure erabiltzaileek esaten dutena ulertzeko eta elkarrizketetatik ikasteko
  • Sistema eragile batean laguntzaile edo chatbot bat txertatu
  • Behar dituzun eremuak aukeratu
  • Zeure eremua (pribatua) sortu
  • Zeure erabiltzaileei elkarrizketa-interfaze bat eskaini
  • Zeure erabiltzaileen datuen jabetasuna mantendu

Sherpa.ai plataformak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Elkarrizketa-sistema: Sherpa.airen elkarrizketa-sistemak elkarrizketa naturalerako teknologia indartsua eta berritzailea du, Hizkuntzaren Prozesamenduaren tekniken bidez gizakien eta makinen arteko komunikazioa ahalbidetzen duena.
  • IoT Sistema adimenduna: edozein gailu elektronikoa konektatu, automatizatu eta haiei ahozko aginduak eman, lanean, etxean zein autoan. Sherpa.ai “Internet of Things” hornitzaile ospetsuenekin integratu daiteke.

Sherpa.ai Conversational Ain eskuragai dauden domeinuak

002-mapCreated with Sketch.

Mapak

006-routeCreated with Sketch.

Nabigazioa

001-cloudyCreated with Sketch.

Eguraldia

001-time-1Created with Sketch.

Datak eta orduak

003-light-bulbCreated with Sketch.

Ezagutza orokorra

001-placeholderCreated with Sketch.

Informazio geografikoak

001-speech-bubble copy 2Created with Sketch.

Elkarrizketa soziala

005-sportsCreated with Sketch.

Kirolak

increasing-line-graphic-of-businessCreated with Sketch.

Burtsa

006-calculatorCreated with Sketch.

Matematika

004-calendarCreated with Sketch.

Egutegia

music-playerCreated with Sketch.

Musika bilaketa

005-controlsCreated with Sketch.

Musika erreproduzitzailearen kontrolak

TVCreated with Sketch.

Telebista programazioa

005-newspaperCreated with Sketch.

Berriak

translateCreated with Sketch.

Itzulpenak

002-hourglassCreated with Sketch.

Egun honetan

002-cocktailCreated with Sketch.

Ekitaldiak

007-clapperboardCreated with Sketch.

Filmak

002-jokeCreated with Sketch.

Txisteak

008-big-dictionaryCreated with Sketch.

Hiztegia

005-alarmCreated with Sketch.

Alarma

alarm-clockCreated with Sketch.

Tenporizadorea

004-phone-callCreated with Sketch.

Telefonoa

557558Created with Sketch.

Gailuaren kontrola

GroupCreated with Sketch.$

Moneta bihurketa

011-hotelCreated with Sketch.

Hotelak

1046857Created with Sketch.

Jatetxea

1350120Created with Sketch.

Hegaldiak

2469133Created with Sketch.

SMS

1034138Created with Sketch.

Email

010-appCreated with Sketch.

Aplikazioak

1153446Created with Sketch.

Sare sozialak

Group 2Created with Sketch.

Etxe Digitala

001-carCreated with Sketch.

Autoaren kontrola

1973851Created with Sketch.

Eremu Pribatuak

TOM GRUBER

Konpainiaren egoitza nagusia bisitatu nuen Bilbon, eta haien Adimen Artifizialeko teknologiarekin harrituta gelditu nintzen. Ezagutu ditudan Laguntzaile Digitaleko konpainia guztietatik, Sherpa.ai da gehien gustatu zaidana, bere produktu eta taldeagatik. Eta horregatik haiekin elkartzea erabaki nuen.

TOM GRUBER

  • Siriko sortzailea eta CTO ohia
  • Appleko “Siri Advanced Development Group”eko zuzendari ohia
 

Erabilera-kasuak

Sortu etxeko elkarrizketa-laguntzaile adimentsua

Zure erabiltzaileei gailu mugikorretara konektatzen den bozgorailu adimendun batekin elkarreraginean aritzeko aukera eman iezaiezu, era guztietako galderak egin eta askotariko zereginak eta ekintzak egin ditzaten. Modu naturalean hitz eginda, erabiltzaileek hitzezko eta ikusizko erantzunak jaso ditzakete. Eremu ugariren artean aukeratu, erabiltzaileei euren eguna planifikatzen, egutegia antolatzen, hegaldiak erreserbatzen, hotelak eta jatetxeak bilatzen edo ikusteko zerbait aurkitzen laguntzeko, edo bestela eremu pribatu bat eraiki ezazu.

Mugikorretara konektatutako bozgorailu adimendunak garatu

Zure etxetresna elektrikoen eta gailuen balioa handitu, erabiltzaileei ahoz kontrolatzeko aukera emanez. Elkarrizketa-teknologia erabiliz, erabiltzaileen eguneroko zereginak modu berritzailean erraztu, hala nola labea aurreberotzea, erosketa-zerrendari produktuak gehitzea eta termostatoa begiratzea.

Ahots laguntzaile adimenduna ibilgailuetan integratu

Elkarrizketarako adimena zure ibilgailuei gehitu eta erabiltzaile-esperientzia hobetu ezazu autoarentzako elkarrizketa-interfazea eraikiz. Interfaze horrek azkar erantzun diezaieke galderei eta musika igo, berogailua jaitsi edo argi laburra piztu dezake.