Sherparen Edukia aztertzeko Adimen Artifizialak testuen edukia aztertzen du, zuretzako garrantzitsua den informazioa ateratzeko

Sherparen Edukia aztertzeko Adimen Artifizialak une zehatz batean jakin behar duzun informazioa laburtzeko, ulertzeko eta ateratzeko konponbide erraza ekartzen dizu.

  • Sentimenduak aztertzea: esaldi, paragrafo edo testu baten sentimendua zehaztu ezazu. Adimen Artifizialeko eredu honek Hizkuntzaren Prozesamendua eta ML teknikak batzen ditu, testu bati sentimendu balio haztatuak emateko. Horrela, testu baten ezaugarri bezala, bere guztizko karga emozionala (positiboa, neutrala edo negatiboa) hartu daiteke, sentimendu ezaugarri batzuekin batera (polaritatea, balentzia, aztoramendua).
  • Gai latenteak ateratzea: gai latenteak dokumentu-corpus batetik ateratako kontzeptu-multzoak dira, goi mailako gaien deskribapen abstraktuekin bat datorrela. Horrela, gai latenteak ateraz, testu bakoitzaren deskribapen laburra lortzen da gaien antolamendu itxuran, eta gai bakoitzak, halaber, hiztegiko hitzen antolamendu itxura duela.
  • Trending Topic-en identifikazioa: eduki batzuek oso ospetsuak bihurtzen dira denboraldi labur batez. Trending Topics ereduak momentu zehatz batean modako gaiekin zerikusia duten testuak identifikatzen ditu eta gai horren esparruan garrantziaren kalifikazioa ematen die.
  • Testu bikoiztuen eta erlazionatuen detekzioa: kopiak saihestu edo erlazionatuta dauden testuak bildu itzazu. Testuinguruaren araberako hizkuntza eredu neuronaletan eta MLean oinarritutako Adimen Artifizialeko eredu honek, testu-dokumentuak maila desberdinetan aztertzen ditu, testu bakoitzaren testuinguruak ulertzeko eta zeharkako informazioa atzemateko. Horrela, dokumentu bik edo gehiagok informazio berbera edo lotuta dagoan infomazioa eskaintzen duten jakiten du.
  • Testuaren laburpena: ez galdu denbora testu bat aztertzen, utzi Sherpari lana egiten. Testuinguruaren araberako hizkuntza eredu neuronaletan eta MLean oinarritutako Adimen Artifizialeko eredu honek testua aztertzen du, erauzketa-laburpenak eta laburpen abstraktuak emateko. Eredu honek, testuaren informazio osoa laburtzen duten testuko esaldi batzuk ateratzen ditu (erauzketa-laburpena) eta automatikoki testuaren laburpen bat sortzen du (laburpen abstraktua).
  • "Fake News" aurkitu: Fake News desinformazioa hedatzeko era bat da, eta hedabide digitaletan oso nabarmena. Teknologia sozial berriek, bereziki Twitterrek, Facebookek eta argazkiak partekatzeko aplikazioek, informazioa azkar trukatzea eta informazioa eskala handian errazten dute, baina informazio okerra, zehaztugabea edo engainagarria ere zabal dezakete. Fake Newsen detekzioak albiste-artikulu jakin bat nahita engainagarria izateko aukerak iragartzen ditu.
  • Albisteen kategorizazio automatikoa: albiste-artikuluak, oro har, informazio-mota orokor batekin edo gehiagorekin lotuta daude, adibidez, ekonomia, politika, nazioarteko albisteak, kirolak, kultura eta abar. Berrien kategorizazio automatikoak, ML ereduez baliatzen da albiste bakoitza eskuragarri dauden kategorietako batean edo gehiagotan automatikoki sailkatzen ikasteko. Modu horretan, albiste bakoitza bere edukiaren arabera sailkatzen da.
  • Artikuluak sortzea: funtzionalitate horrek aukera ematen du gertaera bati buruzko artikulu edo txostenak sortzeko, baldin eta gertaera horretarako denboran zehar egituratutako datuak badaude, adibidez, kirol-kronikak. Eredu honek lengoaia neuronaleko ereduekin iturri dinamiko batek edo gehiagok sortutako datu egituratuak daudela aprobetxatzen du, eduki irakurterraza sortzeko.

Erabilera-kasuak

Erabiltzaileen iritziak aztertu

Bezeroari arreta emateko emailak, sare sozialetako argitalpenak, interneteko komentarioak, telefono-transkripzioak eta abar aprobetxa itzazu, esperientzia negatibo eta positiboenak zein faktorek dakartzaten jakiteko. Informazio hori, ondoren, produktuak eta zerbitzuak hobetzeko erabil daiteke, eta baita informazio oker eta kaltegarriaren hedapena mugatzeko ere.

Artikuluen sentimendua erakutsi

Albisteekin eta iritzi-artikuluekin batera adierazleak erakutsi, erabiltzaileei edukiaren sentimenduaren ulermen argia emateko, baita irakurtzen hasi aurretik ere. Datu horiek bezeroekiko harremanak sendotzen dituzte, idatzizko lan bakoitzean landutako materialari buruzko balorazio independenteak eta testuaren atzeko esanahiari buruzko perspektiba ematen baitituzte. Bezeroekin dituzun harremanak sendotu, balorazio independenteak erabiliz, testuan landutako materialari buruzko ikuspegia emateko.

Albiste faltsuen hedapena ekiditu

Edukia faltsua izateko edo informazioa engainagarria izateko probabilitatea erabaki ezazu, eta albiste faltsuen hedapena gelditzeko neurriak hartu itzazu. Informazio faltsua hedatzea saihestu ezazu, Interneten zabaldu baino lehen.