Teknologian aitzindari direnentzako Adimen Artifiziala. Zure Adimen Artifizialeko garapenak eguneroko bizitzan funtziona dezaten egin ezazu.
Adimen Artifiziala eskalan!
Sherpa.ai-k Adimen Artifizialeko konponbide eskalagarri eta moldakorrak eskaintzen ditu, zure algoritmoen arrakasta ziurtatzeko. Gure API eta SDKen bitartez, garatzaileek azken belaunaldiko Adimen Artifiziala eskura dezakete, eta Adimen Artifizialak elikatutako aplikazioak erraz eraiki ditzakete.
Elkarrizketarako Adimen Artifiziala
Sherpa.ai Conversational AI-k gizakien erabileratik etengabe ikasten du. Galderak egin iezazkiozu, eta laster hainbat eremutatik (kirolak, burtsa, jatetxeak ala ekitaldiak) erantzunak jasoko dituzu.
Gehiago jakinAurresan eta Gomendatzeko Adimen Artifiziala
Sherpa.aik asmo eta ezagutza orokorreko konponbideak ematen ditu, erabiltzailearen lehentasunak aurreikusteko eta gomendioak egokitzeko. Sherpa.ai erabiliz, Adimen Artifizialeko ereduek egindako ad hoc gomendio pertsonalizatuak sar ditzakezu zure produktu eta zerbitzuetan.
Gehiago jakinPribatutasunaren Adimen Artifiziala
Sherpa.ai Federated Learning and Differential Privacy Framework arlo horretako ikerketa irekia errazteko garatu da, datu deszentralizatuetatik ikasiko duten ereduak eraikitzeko, pribatutasuna babestuz. Kode irekiko frameworka da eta industrian erabiltzen diren algoritmoen %100 jasaten ditu.
Gehiago jakinErabilera-kasuak: laborategitik bizitzara
Sherpa.ai Adimen Artifizialeko teknologia ahaltsua eta frogatua da. Sherpa.ai-rekin, zeure laguntzailea sor dezakezu, nahi dituzun ezagutza-arloak (eremuak) hautatuta. Adibidez, auto ekoizle batek Sherpa.ai instalatu ahal izango luke bere ibilgailuetan, bere erabiltzaileek hurbil dauden jatetxeak edo gasolindegiak aurki ditzaten. Edo bidaia-agentzia baten webguneak ekintzak gomendatu lizkieke erabiltzaileei, haien helmugaren arabera.
Sherpa.airekin, bozgorailu adimenduna eraiki ezazu
Sherpa.ai tekonologia erabil ezazu, Hizkuntzaren Prozesamendua barne, datuen kontzeptu kopuru handiak (ez gako-hitzak!) askoz ere arinago aztertzeko.
Sherpa.airekin, musika, telebista, filmak, berriak eta gehiago gomenda ezazu
Sherpa.ai Recommendation and Predictive AIrekin, musika edo filmen gomendatzailea erraz sortu ezazu.
Sherpa.airekin, erabiltzailearen hurrengo kokalekua aurreikus ezazu, denbora aurreztu dezan
Bidaiaren iraupenari eta gertuko lekuei buruzko informazioa zeure erabiltzaileei eman iezaiezu, euren bidaia errazagoa eginez.
Sherpa.ai Federated Learning and Differential Privacy Frameworkekin, zure erabiltzaileen datuen pribatutasuna babes ezazu
Sherpa.ai Federated Learning and Differential Privacy Frameworkekin, datu pribatuak gailuan prozesatzen dira eta handik ez dira inoiz irtetzen, pribatutasuna ziurtatuz.